Bi hizkuntza garun bakarrean

Linguistica
978-84-1319-362-5
EUSKERA
184
240cm
170cm
IKERTUZ
19,23 €

Euskaldun guztiok bi hizkuntza (gutxienez) ikasi eta erabiltzen ditugu gure eguneroko bizitzan. Baina zer eragin dauka elebitasunak hizkuntzaren jabekuntzan eta erabileran edo hizkuntzen patologietan? Nola lortzen dugu une oro erabili nahi dugun hizkuntza egokia hautatzea, edo hizkuntza batetik bestera nahi dugunean aldatzea? Eraginik ba al du gure hizkuntzaren erabileran gure bi hizkuntzek ezaugarri tipologiko bereizle nabariak izateak euren artean? Berdin prozesatzen al ditugu gure bi hizkuntzak? Liburu honetan psikohizkuntzalaritza eta neurohizkuntzalaritzaren arloetatik elebitasunari buruz lortutako azken aurkikuntza nagusiak agertzen dira modu ulergarri batean.